Amurrioko sozialistek 15.000 euroko partida proposatu dute Musika Eskolan eguzki-plakak instalatzeko

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko aza. 28a, 17:14

David Romero Amurrioko zinegotzi sozialista. / Aiaraldea.eus

Amurrioko PSE-EEren udal taldeak 15.000 euroko partida gehitu du Udal Musika Eskolako aurrekontuan. Partida horrekin plaka fotoboltaikoak instalatuko dituzte eskolako eraikinaren teilatuan.

Amurrioko Udal Musika Eskolako 2023ko aurrekontuak onartu dira berriki. PSE-EE udal taldeak 15.000 euroko partida gehitu du bertan, eskolako teilatuan eguzki-plaken instalazioa gauzatzeko. Amurrioko jauregi batean dago kokatuta Udal Musika Eskola eta, eraikinaren antzinatasuna kontuan harturik, bertako ikasle eta irakasleek hainbat gabezia pairatu dituzte azken urteetan. Sozialistek azaldu dira jakitun direla kokapen berri bat litzakeela alternatibarik egokiena baina, lekualdaketa hori oraindik aurreikusita ez dagoenez, egokitzat jo dute bertako baldintzak hobetzea. Hori dela eta proposatu dute plaka fotoboltaikoen instalazioa. "Egokitzat jo dugu eskolak eguzki-plaka sistema propioa izatea, energia elektrikoa ekoizteko, kontsumorako ez ezik, ondoren biltegiratzeko ere", azaldu du David Romero zinegotziak.

"Eguzki-energia da klima-aldaketaren eta horren ondorioen aurka borrokatzeko potentzial handiena duen energia-iturri berriztagarrietako bat. Zorionez, teknologiaren bilakaerari esker, kontsumo garbiagoa, kontzienteagoa eta atseginagoa lor daiteke gure udalerriarekin eta planetarekin", nabarmendu du zinegotzi sozialistak neurria aurkezteko zabaldutako oharrean. Halaber, sozialistek nabarmendu dute eguzki plaka horien instalazioa urrats garrantzitsua dela Amurrioko Udalak bere gain hartutako Garapen Iraunkorreko Helburuak erdieste aldera.

Guztira 15.000 euro bideratuko dira eguzki plaka berriak jartzeko, baina azken urtean musika eskolan egindako gainerako lanak ere goraipatu ditu David Romerok. Aurtengo aurrekontuek 14.000 euroko partida jaso zuten eraikinean hainbat konponketa egiteko; hala nola, hezetasunak kentzea, hormak margotzea edota teilatuaren ikuskaritza egitea. Romerok aipatu du eskolako sei pianoren sokak ere doitu direla, ""gestio sozialistei esker, ikasleei zerbitzu hobea eskainiz".

"EAJren gobernu-taldearekin lortutako konpromisoak segurtasun eta egonkortasun esparru bat ematen die udal-zerbitzu eta inbertsioei, sinatutako jarduerak gauzatzeko eta, era berean, indartu egiten du sozialistek udal-kudeaketan duten zeregina, Amurrioko eta bertako bizilagunentzako inbertsio eta politika publikoen berme gisa", ondorioztatu du Romerok.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide