"Artisau batzuk elkartu eta proiektu berri bat jarri dugu martxan. Gabon hauetan zehar denda berri bat zabalduko dugu Amurrion". Hala adierazi dute 'Bertoko Artisauak' ekimeneko kideek. Hain zuzen, sare sozialetan eman dute egitasmoaren berri.
Armurulanda plazan egongo da kokatuta denda, "udaletxe aurreko parkearen alboan". Ordutegiari dagokionez, astelehenetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara egongo dira, eta ostiraletan goiz eta arratsaldez; "11:00etatik 13:30era , eta 17:00etatik 20:00etara". Larunbatetan, berriz, bi ordu eta erdiz zabalduko dituzte ateak: 11:00etatik 13:30era.
Gonbidatu ugari
Artisauak eta gonbidatuak egongo dira elkarrekin, zenbait unetan. Gonbidatuak nortzuk izango diren ere aurreratu dute:
- Irune Izer
- Tanta Atelier
- Ugarte.Itziar
- Xamore_Bisutery
Artisauak, berriz, hauek izango dira:
- Hiruconceptsore
- Olaja_Art
- Marfri_Ecoprint
- Sorpresa opariak
Ekimenaren nondik norakoak Instagrameko Bertoko Artisauak kontuaren bitartez kontsulta daitezke.