0-2 gailendu zen CD Laudio atzo jokatutako Aiaraldeko derbian

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko abe. 4a, 07:05

Amurrio Club eta CD Laudioko jokalariak atzo. / Amurrio Club

Basarteko futbol zelaian aurrez aurre egon ziren atzo Amurrio Club eta CD Laudio, Arabako Ohorezko Mailako ligaren 12. jardunaldian. Laudioarrek 0-2 irabazi zuten Aiaraldeko derbia.

Arabako Ohorezko Mailako 12. jardunaldiak aurrez aurre jarri zituen Amurrio Club eta CD Laudio, Basarteko futbol zelaian jokatutako partidan. Sailkapen orokorrean puntu bakarreko aldearekin iritsi ziren bi taldeak atzoko norgehiagokara; Amurriok 20 eta Laudiok 19. Aurreikuspenek iragarri bezala, maila beretsuko bi talderen arteko partida polita izan zen.

Lehen zati orekatu baten ostean, markagailua hutsean zela joan ziren jokalariak aldagelara. Bigarren zatiak, aldiz, laudioarren alde okertu zuen balantza. Talde bisitariak 51. minutuan sartu zuen lehenengo gola Adrian Alvarezen eskutik. Roberto Extreminiak, aldiz, partida itxi zuen 94. minutuan, bigarren gola sartu ostean.

Gauzak horrela, sailkapen orokorreko 5. postura egin du jauzi CD Laudiok, 22 punturekin guztira. Amurrio Club, ordea, 7. postura jaitsi da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide