Amurrioko PSE-EEk prentsa oharra zabaldu du bere jarduera aldarrikatzeko 2023ko udal aurrekontuei dagokienez. Izan ere, sozialisten zinegotziak EAJren udal gobernu taldearen proposamen ekonomikoaren alde bozkatu zuen, legealdi osoan egin bezala.
David Romero ordezkari sozialistak defendatu du "ahalegina" egin dutela PSE-EEn akordioak lortzeko eta tokiko erakundeari ahalik eta egonkortasun gehien emateko "garai latz hauetan".
Romerok azaldu du akordio horri esker 614.000 euroko eragina izan dutela aurrekontuetan. Alde batetik, iaz adostutakoa amaitu behar da oraindik. Bestetik, 2023rako ere zenbait gaitan adostasuna izan dute jeltzaleekin.
Sozialisten ardatzak hurrengoak izan dira:
- Inbertsio publikoen programa zehatza, instalazioak eta udal-zerbitzuak hobetzeko eta modernizatzeko.
- Zerbitzu publikoak optimizatzeko eta pertsonen arazoei erantzuna emateko proiektuak, 'Amurrion bizi gara'.
- Udalak elkarte-mugimenduaren eta Administrazio Batzarren beharrizanak bultzatzea.
Ekintza jakinei dagokienez, hurrengoak sustatu ditu PSE-EEk:
- Eguzki plakak jartzea Musika Eskolan.
- Etxebizitzak alokatzeko laguntzak finkatzea eta handitzea, udalerriko 20 eta 35 urte bitarteko gazteentzat.
- Foruen kalearen eta San Anton kalearen artean dagoen inguruaren eta igogailuaren garbiketa orokorra.
- Amurrio + Inklusiboa proiektuaren garapena, Aldai kalearen eta Aiara etorbidearen egokitzapenarekin.
- Babes Zibilarentzat materiala erostea.
- Ludoteka berriaren instalazioen zuzkidura-egokitzapena.
- Araba kaleko autobus-geltokiaren proiektua gauzatzea.
- Ibilgailu elektrikoak kargatzeko 10 puntu jartzea epaitegiaren aparkalekuan.
- Gazteentzako kalistenia parke bat jartzea.
- Animalien inguruan sentsibilizatzeko kanpaina bat eta adopzio-azoka bat egitea.
- Delikako Administrazio Batzarrean hainbat inbertsio ezartzea.
- Mendiko kaleko zoladura hobetzea.
- Boriñaur kalearen ingurua txukuntzea.
- Nagusi Etxeko instalazioak eta udako igerilekuetako taberna hobetzea.
- Irisgarritasuna hobetzeko obra multzo bat abian jartzea, arkitektura-oztopoak kentzea, ikasgelaren egoera aldatzea eta abar, Mendiko Eskola HLHIn.
- Hondatutako zabuen zoruak aldatzea.
- Maskuribai kaleko espaloia errematatzea.
- Iritxusi kaleko espaloiak ordeztea.
- Informatika azpiegitura berri bat Torre Aldea Pentsiodun, Erretiratu eta Alargunen Elkartearentzat.