Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak 35 urte betetzen ari dira aurten eta Gabonetako ohitura jarraiki, Amurrioko Bañueta Kiroldegian egongo dira abenduaren 16an, 18:00etan.
Gauzak horrela. 70 minutuko ikuskizun berezia eskainiko dute efemeridea ospatzeko lagunekin eta familiekin; Urteak bete, abenturak bizi. Panpoxa furgoneta hartu eta dantza eta musika ez ezik, tarta erraldoia ere ekarriko dute Aiaraldera.
Sudurgorrien jarraitzaileek sarrerak eros ditzakete astelehenetik aurrera Amurrioko Kultura Etxean, 3 euroren truke. Ohikoan bezala, Ohitura elkarteak antolatu du ekimena, Amurrioko Udalaren laguntzarekin.