Opari-txekeak Amurrioko txikienentzako

Jone Gartzia Gerra 2022ko abe. 16a, 16:30

15 euroko bonuak banatuko ditu Amurrioko Udalak herriko gaztetxoen artean.

Bizi Gabonak Amurrion kanpainaren baitan, Udalak 15 euroko opari-txartelak banatuko ditu 2013. urtetik aurrerako haurren artean, herriko saltokietan gastatu ditzaten. Urtarrilaren 5a bitarte jaso daitezke txekeak Turismo Bulegoan.

Hirugarrenez jarriko du martxan Amurrioko Udalak Bizi Gabonak Amurrion kanpaina. Txerra Molinuevo alkateak ekimenaren helburua bikoitza dela adierazi du: “Alde batetik, txikienen ilusioari eusten lagundu nahi dugu, eta, gainera, udalerriko establezimenduetan kontsumitzearen aldeko apustuarekin jarraitzeko aukera ematen digu”.

Izan ere, 2013. urteko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako amurrioar guztiek 15 euroko opari-txekea jaso ahal izango dute, euren edo gurasoen NANa eta familia-liburua aurkeztuta. Urtarrilaren 5era arteko epea izango dute Turismo Bulegotik txartelen bila pasatzeko, honako ordutegian: asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, eta larunbat eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara.

Udalak azaldutakoaren arabera, bonuak 2023ko urtarrilaren 20ra arte erabili ahalko dira, eta erabiltzaileek gutxienez 15 euroko erosketak egin beharko dituzte, Amurrioko edozein saltokitan. Tokiko erakundeak argitu du mila haurrek baino gehiagok gozatu ahal izango dutela opariaz eta, horrek, “gutxienez 15.000 eurotik gorako eragina” izango duela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide