AURKEZPENA

Hiru nobedade izango ditu aurtengo Babio Igoera Non-Stop ekimenak

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko abe. 20a, 12:27

Babio Igoera Non-stop ekimena aurkeztu dute gaur goizean Amurrioko udaletxean. Abenduaren 23tik 24ra orduro aterako dira Babio tontorrera. 

Olentzerok, Amurrio Traileko kideek, Montes Solidariosekoek,  Euskal Mendizale Federaziokoek, La Caixako ordezkariek eta Afaraba elkarteak hartu dute parte agerraldian. Seigarren edizioa izango du Babio Igoerak, eta Non-Stopen laugarrena. Nobedade gisa, Guk eskulturatik Babiorako irteera antolatu dute: 09:00etan aterako dira DBH3ko 180 ikasle inguru. Horrez gain, abenduaren 23an Akerbeltz taldearen kontzertua egongo da plazan, txosna solidarioarekin. Bildutako dirua Afaraba elkartearentzako izango da.

Aurten hiru nobedade izango ditu ekimenak: ikasleen igoera, kontzertua eta Babioko eskulturaren egileari omenaldia

Axier Vivancok azaldu ditu aurtengo ekimenaren berrikuntzak: “Luis Padurari omenaldia egingo diogu, Babioko mendizalearen eskultura jarri zutenetik 50 urte igaro baitira”. Gasteizko mendi kluba ere gonbidatuko dute, Babioko buzoiaren jabeak eurak baitira. Omenaldi hori abenduaren 24an izango da, 10:00etan plazatik abiatuko den azken igoera tontorrera iritstean. Bertan izango dituzte zain Olentzero eta herritar mordoa, aurreikusi dutenez. 

Imanol Llanok, berriz, laguntzaileei eskerrak helarazi dizkie. Batetik, La Caixaren laguntza jaso dute. Bestetik, Euskal Mendi Federazioak ere babestu du ekimena. Zigor Egia lehendakaria izan da agerraldian hitza hartu duena: "Babiok 600 metro izan arren, oso maila altuan dago ekimena. Olentzero, La Caixa, amurrioar guztiak eta abar inplikatzea, Everestera joatea baino zailagoa da. Dirua guk jarriko dugu, baina bihotza zuek jarri duzue", azpimarratu du presidenteak.

Afarabakoek ere esker hitzak helarazi dizkiete antolatzaileei: "Harro eta babestuta guade Amurrio Trailekin". Torrealdea eta Nagusien Kontseilua ere aipatu diuzte, eta Afarabaren laguntza eskaini dute etorkizuneko proiektuetan elkarlanean aritzeko. "Ekimenak merezi du, eta guk ere neurrian egotea espero dugu. Afarabatik ordezkaritza zabala etorriko gara. Afarabak ia mila lagun ditu, baina zuek, ekimen hau egitea erabaki zenutenik gure familia zarete", adierazi dute. 

Montes Solidarioseko kideek ere Amurrio Trailen lana eta ekimenaren bilakaera txalotu dute: "Urterik urte sekulako lana egin dute, eta erreferente bilakatu da gure agendetan". 

Abenduaren 23an 09:00etan izango da lehenbiziko igoera, eta abenduaren 24an 10:00etan azkena. Alabaina, denbora tarte horretan makina bat jenderen parte hartzea espero dute. Gainera, ostiral gauean Akerbeltz taldearen erromeria eta txosna solidarioa egongo dira Juan urrutia plazan. 

Aiaraldea Komunikabideak, ohi gisa, ekimenaren jarraipena egingo du bere komunikazio tresnen bitartez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide