Lehen Hezkuntzako ikasleak arduratu dira, batez ere, aktore lanak egiteaz. Ehunka ikasle aritu dira taula gainean, eta txandaka egin dituzte protagonista nagusien paperak. Bigarren Hezkuntzako ikasleak, aldiz, boletoak saltzen aritu dira Antzokiko sarreran, dirua eskuratzeko Erromara egin nahi duten ikasbidairako.