Aresketa Gimnasia Klubak bere 93 kirolari jarri zituen Bañueta Kiroldegiko pistan larunbatean. 5 eta 9 urte bitarteko gimnastek erakustaldi ariketak gauzatu zituzten eta gainerakoek, ordea, lehiaketako mugimenduak. Edonola ere, klubak berak azpimarratu du txapelketako ariketak ez daudela oraindik amaituta. Hain zuzen, otsailean hasiko dira probak eta prestaketa eta entrenamendu ugari falta zaizkie oraindik amurrioarrei.
Argazkiak: Aresketa Gimnasia Kluba