Txulato mendira txangoa egin zuten abenduaren 17an Amurrioko Mendiko Lagunak elkarteko kideek. Hain zuzen, Berantevillatik Portillako gaztelura joan ziren, eta bertatik Txulatoko gaina igo zuten ondoren. 946 metro ditu tontorrak, eta 9 kilometroko zeharkaldia izan zen burutu zutena. Indarberritzeko, Martinez Lacuesta upategian (Haron) bazkaldu zuten gero, bermutarekin bisita gidatua izan ondotik.
Argazkiak: Mendiko Lagunak