ZOZKETA

Amurrioko bertso jaialdirako sarrera bikoitza zozkatuko du Aiaraldea Komunikabideak

Erredakzioa 2022ko abe. 28a, 16:37

Euskal Herriko finalean aritu ziren guztiek abestuko dute Amurrion, ia-ia. / Bertsozale.eus

Urtarrilaren 4an izango da bertso jaialdia, 19:00etan Amurrio Antzokian. Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusiko finalista gehienek abestuko dute.

Puntako saioa egongo da urtarrilaren 4an Amurrio Antzokian. Orain arte 'Bectekada' izenarekin ezagunagoa zen ekimena, baina Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala tokiz aldatu denez, deitura ere aldatu diote. Izan ere, Iruñean jokatu zen, bost urteren ostean (pandemia medio), final handia. Orain arte Barakaldoko BEC eraikinean egiten zen, eta finalista guztiak barne hartzen dituen urteko lehen bertso jaialdia delako hartu izan du azken urteetan ospea Amurrioko emanaldiak.

Izena ez, baina izana mantendu dute: Amets Arzallus Antia finalistak izan ezik, gainontzeko zazpirek abestuko dute Amurrion. Hauek izango dira, beraz, datorren asteazkenean kantuan arituko diren bertsolariak:

  • Maialen Lujanbio 
  • Alaia Martin
  • Nerea Ibarzabal
  • Aitor Mendiluze
  • Joanes Illarregi
  • Beñat Gaztelumendi
  • Sustrai Colina
  • Julio Soto (Amets Arzallusen ordez)

Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitz bat zozkatuko du erabiltzaileen artean. Zozketa urtarrilaren 2an egingo da, eta egunean bertan jakinaraziko da sariduna. Hemen eman daiteke izena. Sarrerak erosteko, berriz, Amurrio Antzokiko atarian eskuratzeko aukera izango dute interesdunek. Txartelek 8 euroko balioko dute, antolatzaileek zehaztu dutenez. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide