Urte aldaketaren tradizioari eutsi dio Amurrioko Mendiko Lagunak elkarteak. Gabonzahar egunean ohitura handia dago eskualde osoko mendietara igotzeko. Amurrio ere ez zen salbuespena izan. Horren adierazle da Mendiko Lagunak taldeak proposatutako ekintza: Tologorrira urte amaierako irteera.
"Mendiko lagunakek urtea ixteko urtero proposatzen duen plana errepikatu genuen larunbatean: Tologorrira igotzea", adierazi diote Aiaraldea Komunikabideari. Ohikoan tontorrean ateratzen dute talde argazkia, baina baldintza metereologikoek eragotzi zieten plana: "9:00etan elkartu ginen Amurrion, baina beste batzuk euren kabuz joan ziren Lendoñora. 100 kilometro orduko haize abiadura zegoenez, ezin zen han egon. Horregatik, aterpean elkartu ginen. 100 lagun inguru pasako ziren aterpetxetik, eta jai giro oso polita egon zen".