Amurrioko Gaztetxe Eguna ospatuko dute datorren urtarrilaren 28an

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko urt. 5a, 12:15
Amurrioko Gaztetxean egingo dituzte kontzertuak. / Aiaraldea.eus

Iheskide, Arene 6 eta Truetox ft Elur musika taldeak arituko dira Amurrioko Gaztetxeko oholtza gainean datorren urtarrilaren 28an. Sarrerak salgai daude honezkero Txokogorri eta Biderdi tabernetan.

Urte berriari indartsu ekin diote Amurrioko Gazte Asanbladako kideek eta Gaztetxe Eguna antolatu dute datorren urtarrilaren 28rako. Ate irekiera 20:30ean egingo dute, eta hiru musika talde igoko dira gaztetxeko oholtza gainera. Sarrerak salgai daude honezkero Txokogorri eta Biderdi tabernetan, lau euroren truke.

Elorrioko Iheskide bandak eta bere punk-rock doinuek izango dute jaialdiari hasiera emateko ardura. Algortako Arene 6 taldea arituko da jarraian. Gauari amaiera emateko Amurrioko DJ Truetox ft Elur musika jartzaileak arituko dira Gaztetxea girotzen, goizaldeko ordu txikiak arte.

Karpa berria Gaztetxean

Amurrioko Gaztetxeko patioko karpa berria baliatuko dute Gaztetxe Eguneko kontzertuak antolatzeko. 2021eko urtarrileko elurteak karpa eraitsi zuen, eta geroztik estalkirik gabe garatu behar izan dute eguneroko jarduna Gazte Asanbladako kideek.

Iazko urrian, ordea, karpa berri bat altxatu zuten auzolanean, negu euritsuan ere hainbat jarduera aurrera eraman ahal izateko. Amurrioko Gaztetxe Egunak merezitako estreinaldia eskainiko dio estalki berriari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide