Zirkuitu gogorra prestatu dute Jose Mari Basualdo Sari Nagusian, baina eskualdeko txirrindulariak lehian egon dira

Aitor Aspuru Saez 2023ko urt. 8a, 10:00

Amurrion izango da hurrengo urteko Espainiako Ziklokros Txapelketa eta txirrindulari askok probatu zuten atzo Reforreko zailtasuna. Hala ere, eskualdeko kirolari ugari igo ziren podiumera.

Atzo Amurrioko Refor kirol gunean kategoria anitzeko txirrindulariek erronka zaila izan zuten aurrean, Kuskumendi Taldeak zirkuitu benetan gogorra prestatu baitzuen. Printzipioz, ibilbidea ez zen horren konplexua, baina goizeko lehen orduan euri apurra egon zen eta zenbait aldapa tranpa hutsa bilakatu ziren lehenengo lehiakideentzat.

Goizak aurrera egin ahala zirkuitua lehortzen joan zen eta erorketa kopurua murriztu zen. Hala ere, txikienek laguntza behar izan zuten zenbait aldapa igotzeko.

Emaitzei dagokionez, Aiaraldeko txirrindulariek erakutsi zuten ziklokrosa dela gogoko duten diziplina. Askok podiuma zapaldu zuten eta beste askok lehen sailkatuen artean sartzea lortu zuten.

Nesken artean Lukene Trujillano 5. postua lortu zuen. Iaz irabazlea izan zen, baina aurten lasterketako maila izugarria izan da eta, esaterako, Alicia Gonzalez Blanco irabazlea Movistar talde profesionaleko kidea izan zen. Amurrioarraren ostean, bi minutu geroago, Ixone Nuñezek zeharkatu zuen helmuga, 7. postuan.

Junior kategorian Hodei Muñoz 2. izan zen eta garailea Gorka Corres. Bi arabarrek sekulako maila erakutsi dute denboraldi osoan eta bien arteko lehia ohitura bilakatu da. Beraza 11. heldu zen.

Kadeteetan garaipena ere borrokatua izan zen. Mutilen artean Arkaitz Suso izan zen irabazlea eta Iker Colmenero Aiala Txirrindulari Elkartekoa, aldiz bigarrena. Ion Egia 7. sartu zen eta Ekhi Uriarte 13. postuan geratu zen. Nesken lerroetan Mirari Gotxi izan zen kadeteen artean 2. heldu dena.

Master 30, lehen hiru sailkatuak eskualdekoak

Master 30ko diziplinan lehen hiru sailkatuak aiaraldearrak izan ziren atzo: Iñaki Carro, David Hidalgo eta Andoni Etxebarri. Master 40 kategorian Gaizka Pujana 3. izan zen, Javi Santos 8. eta Oscar Garcia 12. Aipatzekoa da Xabi Llanos artziniegarrak bere lehen lasterketa egin zuela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide