Amurrioko Udalak Google Forms galdetegi digitala plazaratu du herritarrek ideia berriak proposatu ditzaten aurtengo jaiei begira. Interesdunek helbide elektronikoa baliatu beharko dute iradokizunak egiteko. Proposamen bakarra baino ezin da egin aldi berean. Hortaz, egitasmo gehiago komunikatzeko, gehiagotan bete beharko da galdetegia.
Bizilagunek zenbait kategoriatan sartu beharko dute jarduera (musika, gastronomia, kirola edo kultura) eta bere kokapena zehaztu, baita publiko mota ere.
Horrekin batera, ekintzaren deskribapen txikia idatzi beharra dago eta, azkenik, gutxi gorabeherako aurrekontua -muga 15.000 eurotan jarri dute-.