Urtarrilaren 22an berreskuratuko dute Amurrioko San Anton Armuru azoka

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko urt. 10a, 18:16
Enkantea da San Anton Armuru azokako osagai nagusia. / Aiaraldea.eus

Bi urteko etenaldiaren ostean, urtarrilaren 22an ospatuko dute berriro Amurrioko San Anton Armuru azoka ospetsua. Aurtengo elkartasun enkantean lortutako ditu guztia elikagaien bankura bideratuko dute antolatzaileek.

Pandemiak eragindako hutsunearen ostean, Amurriok urte hasierako azokarik ezagunena berreskuratuko du datorren urtarrilaren 22an: San Anton Armuru azoka. Amurrion bakarrik ez, eskualde osoan erreferentziazko azoka da San Anton Armuru; izan ere, urteko lehenengo feria da honakoa eta ehunka ekoizle elkartzen ditu.

Urtarrilaren 1etik dago zabalik azokan parte hartzeko izen-ematea. Ekoizle eta artisauek urtarrilaren 14ra arte izango dute euren burua aurkezteko aukera, San Antonen Lagunak elkartearekin harremanetan jarriz landermaeza@hotmail.com helbide elektronikoaren bidez.

Elkartasun enkantea

Enkantea eta txerriaren zozketa da San Anton Armuru azokaren erdigunea, eta aurtengo hitzorduan ere ez dira osagai horiek faltako. Ekoizleek emandako produktuekin saskiak jarriko dituzte eta hauek enkantean jarri. Aurtengoan, bildutako diru guztia elikagai bankura bideratuko dutela azaldu dute antolatzaileek. "Lankidetzan aritu nahi dugu, gure aletxoa jarri, eta, horretarako, zuen laguntza inoiz baino gehiago beharko dugu", adierazi dute San Antonen Lagunak elkartetik.

2020ko urtarrilean ospatu zen azoka azkenekoz. Orduko hartan, ehunka lagun elkartu ziren San Anton plazaren inguruan atondutako dozenaka postuetan:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide