2023/01/27 19:00

Jardunaldia

Gorputza orain eta hemen. Aresketa Ikastolako XII. Hezkuntza Jardunaldiak: Gorputzaren kontzientzia

Gorputza orain eta hemen. Aresketa Ikastolako XII. Hezkuntza Jardunaldiak: Gorputzaren kontzientzia
Katekesi aretoa, Amurrio

Gorputza eduki baino, gorputza gara. Hezkuntza gorputz batean gertatu egiten delako. Sentitzen eta pentsatzen duen gorputz batean. Erlazionatu, ikasten duen gorputz batean. Izan ere, ikastea baita, hein handi batean, maite gaituztenek eskaini, transmititu, oparitzen dizkiguten ezagutzak eta jakintzak “in-korporatzea”.

Honela, anorexia eta gainerako elikadura-arazoak, autismoa, gorputzaren kontzientzia, sexualitatea edo pantailen gehiegizko erabilerak gure gorputzetan uzten duen arrastoa bezalako gaiak ukituko dira Katekesi aretoan, ohi denez astelehenetik ostiralera, urtarrilaren 23tik 27ra bitartean. Arratsaldeko 7etan hasiko diren hitzaldi hauetara eskualdeko familiak, profesionalak eta interesa duen pertsona oro gonbidatzen ditu Aresketa Ikastolak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide