Amurrio Antzokiko zinema sarrerak Internet bidez ere erosi ahalko dira aurrerantzean

Izar Mendiguren Cosgaya 2023ko urt. 17a, 07:02
Amurrio Antzokian egiten dute udalerriko zinema eskaintza. / Amurrioko Udala

Amurrio Antzokiko jarduera guztietarako sarrerak aurrez eta online erosi daitezke, urtarrilaz geroztik. Aretoko webgunean egongo dira eskura. 

Amurrioko Udalak pauso berri bat eman du zinema eskaintzaz gozatzeko sarreren salmenta sisteman: Internet bidez ere erosi ahalko dira txartelak aurrerantzean. Urtarrilean ezarri zuten sistema, Amurrio Antzokiko webgunea baliatuta. Bertan ikus daitezke hilabete bakoitzerako programatutako ekintza guztiak. Zehaztu dutenez, gainera, 'zinebonoa' ere jarri dute eskura: 12,55 euroren truke 4 film ikusteko txartela. 2024ko martxoaren 21era arte erabili ahalko dute interesdunek, eta 4 pelikulez gozatu ahalko dute modu horretan.

Aipatu sarrerak erosteko, bankuko txartela edota bizum aplikazioa erabili daitezke, edota, orain arte bezala, Amurrioko Kultura Etxera jo. Asteburuetako film emanaldiek 5€ balioko dute, eta astelehenekoek (ikuslearen eguna) 3,75€.

Urtarrileko bigarren hamabostaldian Broker (urtarrilaren 22an eta 23an) eta Todos lo hacen (hilaren 29an eta 30ean) lanak proiektatuko dituzte. Hala ere, urtarrilaren 29an, umeentzat Inspector sun y la maldición de la viuda negra lana eskainiko dute, aurreratu dutenez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide