IRITZI GUTUNA

Etxegoien kaleko aparkalekuen arazoari benetako konponbidea eman behar zaio

Tantaka Haurreskolako eta Aresketa Ikastolako zenbait guraso 2023ko urt. 17a, 13:47
Etxegoien kaleko aparkalekuko arazoak izan dituzte hizpide gurasoek iritzi gutunean.

Etxegoien kaleko trafiko ugariari erantzuna emateko egindako lanek, autobusen igarotze arazoa konpondu duten arren, ez dute aparkatzeko arazoa konpondu, egindako aparkelekua beteta egoten baita inguruko ikastetxeen sarrera-irteera orduetan.

Autoaren erabilera arduratsua egin behar dugula jakinda ere, asko gara kale eta aparkaleku berria erabiltzeko benetako beharra daukagunok:

Aresketa Ikastolako ikasleen ama, aita edo senitartekook,  lanera joan edo lanetik bueltatzeko denboraz justo gabiltzalako (familia eta lanaren kontziliaziorako ezinbestekoa), seme-alaba txikiak ditugulako, gure seme-alabak eskolaz kanpoko ekintzetara eraman behar ditugulako, udalerritik kanpo bizi garelako edo hainbat arrazoi pertsonal ditugulako, gure seme-alabak autoz eraman edota jaso behar ditugunok.

Zaraobe BHIko ikasleen ama, aita edo senitartekook, goian aipatutako arrazoiengatik gure seme-alabak autoz eraman eta jaso behar ditugunok.

Tantaka Haurreskolako ikasleen ama, aita edo senitartekook goian aipatutako arrazoiengatik gure seme-alabak autoz eraman edota jaso behar ditugunok. Kontuan izanda, gainera, kasu honetan egoera zailagoa dela haurreskolako arabiltzaileak adinez oso txikiak direlako eta haientzako aulkien erabilera eta hauen karga eta deskarga autoetan ezinbestekoa dela.

Zaraobe BHIko ikasleak, institutoaren hezkuntza eskaintza profesionalak adinez nagusi diren eta autoz desplazatzen diren ikasleak bere gain hartzen dituelako.  

Aipatutako ikastetxeetako langileak.

Auzokideak.

Aurretik adierazitakoarengatik, eskatzen dugu:

*Kale honetako arazoari konponbidea eman nahi zion plana berrikustea:

  • Aparkatzeko espazio gehiago bilatzea.
  • Arazo gehien dituzten ordu tarteetarako karga eta deskarga  eremuak egokitzea, ikasleak utzi edo jaso ahal izateko.

*Aparkaleku berriaren bukaeratik ikastolara doan espaloiraino oinezkoentzako pasabide bat egokitzea, atzera bueltatu behar ez izateko.

*Udalerriko ikastetxeetan udaltzaingoaren prezentziaren beharraz hausnartzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide