"Egun zoragarria izan zen 'Abiagabarri' ziklo-kros zirkuituan gozatu eta sufritzeko"

Izar Mendiguren Cosgaya 2023ko urt. 30a, 07:22

Eskolarteko ziklo-kros proba antolatu zuen Amurrioko Txirrindularitza elkarteak asteburuan Amurrion. Gazte ugari animatu ziren zirkuituaz gozatzera.

"Egun ikusgarria izan genuen Abiagabarri zirkuituan". Hala zehaztu du sare sozialetan Amurrioko Txirrindularitza elkarteak. Asteburuko euri-jasa medio, lokatza eta gozamena izan ziren osagai nagusi. "Egun zoragarria izan zen, Abiagabarri zirkuituak beharrezko osagai guztiak zituen gozatzeko eta sufritzeko", azpimarratu dute. Hala ere, gazteenen maila handia eta ahalegina goraipatu dute, "txiki hauek fenomeno batzuk dira". Ildo beretik, esker hitzak luzatu dizkiete bertaratutako guztiei: "Eskerrik asko ama eta aita guztioi laguntzagatik".
 
Argazkiak: Amurrioko Txirrindularitza Elkartea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide