Lunada eta Castro Valnera inguruetatik (Burgos, Gaztela eta Leon) ibiliko dira igandean Mendiko Lagunak elkarteko kideak. Hala jakinarazi zuten aurreko astean sare sozialetan, ibilbidea "zehazteke" badute ere. Edozelan ere, beharrezko materialaren zerrenda jakinarazi dute, interesdunentzat:
- Erraketak
- Bastoiak
- Kranpoiak eta pioleta, "eta hauen erabileran esperientzia izatea".
Ekimena irekia bada ere, bazkide izateko baldintza edo asmoa beharrezkoa izango da parte hartzeko. Ildo beretik, segurtasuna bermatzeko, adierazi dute materiala aztertuko dutela ibilbidea hasi aurretik. Irteerari dagokionez, 6:15ean aterako dira Laudioitk (Gurutze gorritik), eta 6:30ean jasoko dituzte Amurrio ingurukoak elizako autobus geltokian.
Ildo beretik, udaberriko oporretan egin ohi duten trekking zeharkaldia ere aurkeztu dute:
