Amurrioko partikularrek laguntzak jasoko dituzte amiantoa kentzeko

Jone Gartzia Gerra 2023ko urt. 31a, 18:30
2005az geroztik, Europar Batasunean elementu debekatua da amiantoa.

Orain Amurriok ordenantza-proposamen bat erregistratu du partikularrek amiantoa kentzeko egiten dituzten lanak % 90ean finantzatzeko, 1.000 euroko mugarekin eta enpresa baimenduen bidez.

Orain Amurriok ordenantza-proposamen bat erregistratu zuen iragan asteazkenean, partikularrei amiantoa kentzeko emango zaizkien laguntzen administrazio-prozedura “ahal den neurrian arintzeko eta laguntzak ahalik eta lasterren eskuratu ahal izateko”. Talde politikoak ohar bidez jakinarazi zuen 2023ko udal aurrekontuetan 10.000 euroko partida txertatzea lortu zuela “partikularrek eraikin, txabola eta abarretatik amiantoa kentzeko”.

Orain Amurriok egindako proposamenean aurreikusten da amiantoa kentzeko lanen % 90 Udalak diruz lagunduko duela, jarduketa bakoitzeko 1.000 euro arteko mugarekin eta enpresa baimenduen bidez egiten diren lanetan. Talde politikoak ohartarazi zuen amiantodun fibrozementuzko eraikuntza-elementu asko daudela “Amurrioko mota guztietako eraikuntzetan”. “Denboraren poderioz, hondatu egiten dira, eta kalte handiak eragin ditzakete osasunean”, jakinarazi zuen.

Horregatik, opozisioko taldeak uste du laguntza horiekin “eraikinetatik hain toxikoa den minerala kenduko dugula pixkanaka, legez eta arriskurik gabe”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide