Laura Fernandez Fernandez izango da Amurrioko PSE-EEren alkategaia

Izar Mendiguren Cosgaya 2023ko ots. 3a, 10:26

Laura Fernandez izango da PSE-EEren Amurrioko alkategaia. / Amurrioko PSE-EE

Laura Fernandez sozialista izango da 2023ko udal hauteskundeetarako Amurrioko PSE-EEren zerrendaburua. David Romero Campos izango da zerrendako bigarrena, adierazi dutenez.

Amurrioko PSE-EEk aurkeztu du 2023ko udal hauteskundeetarako bere hautagaia: Laura Fernandez Fernandez izango da sozialisten alkategaia. Amurrion jaio ez bazen ere, duela 20 urte bizi da hautagaia herrian. "Eremu pertsonalean, ekonomikoan zein sozialean gure bizilagunentzat aukera berriak sustatuko dituen lidergotza politiko berri baten alde egingo dut apustu", azpimarratu du hautagaiak. 

Lehenbizikoa izango da zerrendan Laura Fernandez Fernandez, baina David Romero Campos -egungo zinegotzia- ere izango du bidelagun. Hain zuzen, bigarrena izango da PSE-EEren hautes-zerrendan. 

"Eremu pertsonalean, ekonomikoan zein sozialean gure bizilagunentzat aukera berriak sustatuko dituen lidergotza politiko berri baten alde egingo dut apustu"

Laura Fernandez Fernandezek ilusioz eta indartsu hartu du erronka: "Politika publikoak sustatzen jarraitu nahi dut azken urteetan alderdi sozialistak egin duen bezala, aurrekontuen bitartez, eta oposizio eraikitzaile batetik".

Erronken harira, Amurrio Arabaren mapan kokatzeko nahia nabarmendu du; "erreferentea izan dadin berriro". Ildo beretik, David Romerok lege-agintaldi honetan egindako lana goraipatu eta eskertu du. 

Laura Fernandez Fernandez osasun langilea da, Erradioterapia eta Medikuntza irudian lizentziaduna, eta kardiologiaren esparruetan aditua. Besteak beste, Ekokardiografia masterra dauka. Egun, Gasteizko Txagorritxu ospitaleko Erradiologia Zerbitzuko koordinatzailea da.  Bestalde, bi libururen egilea ere bada: osasun alorreko Manual de iniciación en cocardiografía eta Fichas protocolo de ecografía cardiaca para técnicos de radiodiagnóstico lanak plazaratu ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide