Urtero bezala, Amurrio Antzokian aurkeztu zuten Amurrio Txirrindulari Elkarteko denboraldi berria. Taldekideak eta taldeak jendaurrean aurkezteko baliatu zuten hitzordua, baita aurtengo proba nagusiak zerrendatzeko ere. Giro ona nagusi, azken denboraldiak utzitako bideo eta argazkiak proiektatu zituzten.
Ziklo-kros denboraldia atzean utzita, errepideko bizikleta hartuko dute orain gazte amurrioarrek. Gaur daukate lehenengo lasterketa, Maeztun.