13 kontzertuko bira abiatu zuen Zea Mays talde bilbotarrak larunbatean Biarritzen, Adore Kemena Kuraia aurkeztu eta sustatzeko. Emanaldi sorta asteburuan ofizialki hasi zen eta Euskal Herriko zein beste herrialdetako hiritan dauzka geltokiak (Boiro, Berlin, Bartzelona, Madril...), baina biraren jatorrietako bat Amurrio izan da.
@zeamaysrock taldeak hasi berri duen birako abestiak probatu zituen @BurubioKE-ko oholtzan otsailaren 2an, publiko egin ez zen emanaldian.
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) February 13, 2023
Hari honen bideoak: @Erreharria1 eta Iera Garaio pic.twitter.com/ZVnymDFSYA
Hain zuzen, Zea Maysek kontzertua eskaini zuen otsailaren 2an Burubio Kultur Gunean. Zuzeneko emanaldia ez zen publikoki zabaldu, baina lokala gainezka egon zen. Izan ere, lehenik eta behin, proiektuaren bazkideen artean jakinarazi zuten deialdia eta bazkideek eurek erosi zituzten sarrera guztiak.
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) February 13, 2023
Gauzak horrela, otsailaren 2an giro intimoan probatu zituen taldeak errepertorioa zein atrezzoa, argiak... Ikusleak oso pozik atera ziren, baina sekretuan mantendu zuten kontzertuan egon izana eta Zea Maysek berak aipamen gutxi egin ditu publikoki.