Santa Ageda bezperan Amurrioko auzoetatik kantuan aritu ostean, herrigunera eraman zuten festa kintoek iragan ostiralean. Goizean goizetik herriko lantoki eta ikastetxeetatik aritu ziren kantuan eta eskean. Eguerdian Guk eskulturan abestu zuten 2005ean jaiotako gazte guztiek. Jai-giroa goizeko ordu txikiak arte luzatu zen txaranga, erromeria eta musika jartzaileen eskutik.