AURKEZPEN EKITALDIA

Jon Berganza alkategaiaren aurkezpena egin zuen atzo EH Bilduk Amurrion

Erredakzioa 2023ko ots. 13a, 08:01

Jon Berganza alkategaiaren aurkezpen ekitaldia egin zuen atzo EH Bilduk Amurrioko Guk pasealekuan. “Betiko lozorroan” dagoen udal-gobernu baten aurrean alternatiba gisa aldarrikatu zuen bere burua Berganzak. Ekitaldian Eva Lopez de Arroyabek ere hartu zuen parte, Arabako Ahaldun nagusigaiak.

Ekitaldia egin zuen atzo eguerdian EH Bilduk Amurrioko alkategaia izango den Jon Berganza jendaurrean aurkezteko. Udalerriarentzako proiektu bat duela aldarrikatu zuen koalizio abertzaleak, baita hura gauzatzeko "ilusioa eta lan-talde sendoa" ere.

Gaur egungo udal-gobernua "betiko lozorroan" dagoela nabarmendu du Berganzak, baita udal-zerbitzuen lañitateak okerrera egin duela azpimarratu ere. Trantsizio energetikoa, etxebizitza edota herritarren parte-hartzea bultzatzea dira, besteak beste, Berganzaren hitzetan Amurriok dituen erronka nagusietako batzuk:  “Gaur egun ia ezer ekoizten ez duen udalerri batean energia berriztagarria sortzen aurrera egin behar dugu; gainera, energia demokratizatu behar dugu. Ezin gara geldirik geratu etxebizitzaren arazoen aurrean, eta, horregatik, legegintzaldi honetan eraikiko ditugu lehenengo etxebizitza sozialak. Eta guztion artean erabaki beharko dugu kiroldegirako zer kudeaketa-eredu nahi dugun, edo udaltzaingoaren eredu hurbilago bat nahi dugun".

Eva Lopez de Arroyabe Arabako Ahaldun nagusigaiak ere hitza hartu du aurkezpen ekitaldian, Madres Mercedarias egoitzako, Talleres Abasolo eta Autoglas-Glavista enpresako langileei elkartasuna adieraziz: “Eskualde honek zerbait frogatu badu, etorkizuna ere badagoela izan da eta borrokak fruituak ematen dituela. Abandonantzen den borroka da galtzen den hori eta pertsonen eta lanpostuen duintasuna jokoan dagoenean, horiek defendatzea merezi du". Hartara, EH Bilduren konpromisoa berretsi du "jendearen beharrei erantzuteko".

Argazkiak: EH Bildu Araba

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide