Baranbion eta Amurrion du jatorria Kakarrok. Hala azaldu du Kontxesi Elejaldek, azken urteetako jai teknikariak. Bihar erreko dute Amurrioko plazan, baina nolakoa da, edo zergatik izan da ospetsu Baranbion eta Amurrion?
Baranbion, kakarroek kalejira egiten zuten 1955. urtera arte, "Inauterietako astearteetan"
Udalak infografia osatu du Kakarro nor zen kontatzeko. "Orozko eta Arabako hego mendebaldeko hainbat herrietako (Bergüenda, Espejo) Inauterietan ere ateratzen zen", azaldu du Elejaldek. Mozorro sinplea du: aurpegia zapi zuriz estalia, buruan lastozko kapela, eta zaku oihalez estalitako arropa zaharra. Arropa baino, eskuko puxika edo txerri maskuri puztua du ezaugarri, "haurrei sustoren bat emateko".
Baranbion, kakarroek kalejira egiten zuten 1955. urtera arte, "inauterietako astearteetan". Egun berean erretzen dute azken urteetan Amurrioko Juan Urrutia plazan ere, aratusteei amaiera emateko, "kapa beltza daraman Kakarro Judas erreta".
Ohitura berreskuratuz
Kontxesi Elejaldek Aiaraldea Komunikabideari erantsi dionez, aurten berrikuntzaz beteta dator ekimena: "Kakarroak berreskuratu ditugu. Larunbat eguerdiko kalejiran, erraldoi eta gaita-joleekin egon ziren Kakarroak jendearen atzetik korrika". Puxikekin eta haurren atzetik korrika ibili dira, beraz, bizi-bizi. Inauterietako tradizioak bizirik dirautenaren adierazle.
SEGI DEZAGUN HERRIA ASTINTZEN! pic.twitter.com/sdUuzgZeWn
— A.G.A. (@AmurriokoGA) February 18, 2023