Iragan urtarrilaren 22an berreskuratu zuten San Anton Armuru azoka. Ehunka herritar bertaratu ziren Amurriora tokiko produktuez eta jai-giroaz gozatzeko. Ohikoan bezala, ekoizleen produktuen elkartasun enkantea eta txerriaren zozketa izan ziren eguneko osagai nagusiak.
Aurtengo edizioan 5.000 euro bildu dituzte eta, San Antonen Lagunak elkartetik adierazi bezala, Arabako Elikagai Bankura bideratuko dute diru hori guztia.
Mila euro Turkia eta Siriara
Elkartasun enkantean bildutako diruaz gain, azokaren antolakuntzaz arduratzen den elkarteak beste mila euro jarri ditu mahai gainean Medicos Sin Fornteras erakundeari emateko. Ekarpen horrekin, Turkia eta Siria kolpatutako lurrikarak kaltetutako herritarrak lagundu nahi dituzte.