LAN POLTSA

Zenbait teknikari kontratatzeko lan deialdia zabaldu du Amurrioko Udalak

Erredakzioa 2023ko ots. 22a, 18:29

Ingurumen teknikaria eta zerbitzu sozialetakoak kontratatzeko lan-poltsa ireki du Amurrioko Udalak.

Lanbideren bitartez, ingurumen eta zerbitzu soziokulturaletako teknikariak kontratatzeko lan-poltsa ireki du Amurrioko Udalak. Otsailaren 28ra bitarte dago izena eman eta curriculuma bidaltzeko epea.

Amurrioko Udalak lan-poltsa ireki du ingurumen teknikaria eta zerbitzu soziokulturaletako teknikariak aldi baterako kontratatzeko. Lanpostu guztiak lanaldi osokoak dira, aldi baterako kontratupean. Interesdunek Lanbideren eskaintzan eman beharko dute izena eta Amurrioko Udalaran webgunean eskabidea bete. Otsailaren 28ra bitarte egongo da horretarako epea.

Ingurumen teknikaria

Ingurumeneko teknikariaren eginkizunak “ingurumen arloko jarduerak kudeatzea, diseinatzea, planifikatzea eta kontrolatzea, espedienteak izapidetzea, kontratuak kudeatzea, dirulaguntzak, kudeaketa administratiboa eta ekonomikoa” izango dira. Lanbiden eta Amurrioko Udalean dago informazioa eskuragarri. Biologia, Kimika, Geografia eta Ingurumena edo Ingurumena eta Jasangarritasuna lizentzia edo gradua dutenek eman ahalko dute izena, azterketarik egin beharrik gabe.

Zerbitzu soziokulturaletako teknikariak

Bestalde, zerbitzu soziokulturaletako teknikariek “Amurrioko Udaleko Arlo Soziokulturaleko programak, proiektuak, ekintzak eta zerbitzuak kudeatzeko, diseinatzeko eta planifikatzeko eginkizunak” izango dituzte. Lan-poltsa horren baldintzak eta informazio guztia ere Lanbiden eta Amurrioko Udalean daude kontsultagarri. Unibertsitateko lehen zikloko ikasketak eta baliokideak edo lizentzia bateko hiru ikasturte oso edo kreditu baliokideak gainditu dituzten pertsonak aurkeztu daitezke, eta ez dute azterketarik egin beharko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide