Amaurre Ikastetxeak iragan ostiralean ospatu zituen Inauteriak. 11:00etan kalejiran atera ziren errepide nagusitik Guk eskulturaraino. Han bi dantza egin zituzten senideen aurrean Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko ikasleek.
Larunbatean, aldiz, familiek, ikasleek eta irakasleek bat egin zuten eta herriko mozorro lehiaketan aritu ziren, D kategorian (pertsona helduen eta haurren taldea) saria lortuta.
Argazkiak: Amaurre Ikastetxea