Axier Vivancok ordezkatuko du Imanol Llano Amurrio Trail taldearen lehendakari gisa

Izar Mendiguren Cosgaya 2023ko mar. 4a, 09:30
Axieri Vivanco Amurrio Traileko lasterkaria, kirol proba batean. / A.V

Axier Vivancok ordezkatuko du Imanol Llano Amurrio Trail taldearen gidaritzan. Agur mezua zabaldu du taldeak sare sozialetan.

Axier Vivancok hartuko du Imanol Llano Hernaizen lekukoa Amurrio Trail taldearen etapa berrian. Orain arteko presidenteak gutun bidez eskertu du eragilearen babesa eta eginiko ibilbidea; baita bidelagunak ere.

"Oso erronka polita onartzea erabaki dut, eta horrek dena ematea eskatuko dit, jarrera positiboarekin, gogo eta ilusio handiz"

"Oso erronka polita onartzea erabaki dut, eta horrek dena ematea eskatuko dit, jarrera positiboarekin, gogo eta ilusio handiz", nabarmendu du.

Ez da agurtu, ordea, talde kideak aipatu gabe: "Nirekin aritu diren zuzendaritza batzorde guztiei ere adierazi nahi diet nire esker ona, eta bereziki oraingoa osatzen dutenei: Iban, Xabi, Iñaki, Maria, Gorka, Aizaro eta Mikel". Ildo beretik, lehendakari berria Axier Vivanco izango dela jakinarazi du, "eskerrik asko lagundu didan guztiagatik. Orain arte egin duzuen bezala primeran jarraituko duzue".

Alabaina, ez dizkio ateak itxiko Amurrio Traileko kide izateari: "Hemendik aurrera ohiko bazkidea izango naiz, eta nahi duzuenerako naukazue".

Hemen ikusi daiteke lehendakari ohiak idatzitako mezua:May be an image of text that says 'Kaixo, txabaleria: Gaur Amurrio Trail taldearen izateari agur esateko ordua da, erronka polita onartzea jarrera gogo horrek handiz. ematea eskatuko đit, guztian oraingoa klubeko gure konprometitua, motibagarria Horretan duten guztiei eman nahi adierazi Aizaro izango jarraituko Gainera, Hemendik aurrera ohiko bazkidea izango naiz, bezala, AMURRIO TRAIL TALDEA nahi duzuenerako naukazue. Osasuna eta Kilometroak Hoy despedirse estar Kaixo txabaleria frente del Amurrio trail taldea. decidido aceptar reto súper bonito,de toda asador, con actitud muchas mucha poner Quiero gracias solidario, Imanol uaлo Hernaiz nuestro pueblo, los queda también ahora, empatía, directivas Xabi, María, Gorka, Vivanco mejor como Mikel, proyecto más, que'

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide