Tubos Reunidoseko langile batzordeak deituta bi orduko lanuztea egin dute gaur, iragan astean Amurrioko lantegian jazotako lan istripu larria salatzeko.
Otsailaren 20an Pine Instalaciones y Montajes enpresa azpikontratatuarentzat lanean ari ziren bi behargin zauritu egin ziren goi-tentsioko linea batean lanean ari zirela. Beharginetako batek gorputzaren %40 erre zuen ezbeharraren ondorioz.
Gaur eguerdian, azpikontratatutako enpresako langileek Tubos Reunidoseko plantillarekin egin du bat, gertatutakoa gaitzesteko egindako elkarretaratzean.
Argazkiak: Tubos Reunidoseko langileak