"2023ko 'ML beka' Takomano Espeleo Taldearentzat izan da! Urte honetan Quincoces de Suso herrian dagoen Fuente Suso (QS1 - QS2) sistema gisa identifikatutako barrunbearen esplorazio eta dokumentaziorako proiektuan zorterik onena opa diogu", adierazi dute sare sozialetan Mendiko Lagunak elkarteko kideek. Webgunean bildu dituzte proiektuaren nondik norakoak.
Udazkenean irekitzen du mendi elkarteak beka eskuratzeko deialdia, eta aurkeztutako proiektuen artean bat aukeratzen dute diruz laguntzeko. 2022an, esaterako, Tasio Martin eskalatzaile eta mendizale urduñarrak eskuratu zuen laguntza, Indian Zanskar espedizioa burutzeko.
Amurrioko elkarteak 600€ ematen dizkio mendi egitasmo berri bati urtero. Sierra de la Carbonilla (Burgos, Espainia) herriko mendi barrenak ikertu nahi dituzte Takomano taldeko kideek:
