Hamalaugarrenez antolatuko du herriko gimnasia erritmikoko klubak txapelketa. Martxoaren 18an izango da hitzordua, larunbatean, goizez eta arratsaldez.
Lehenbiziko txanda 10:00etatik 14:30era izango da, eta bigarrena 15:00etatik 20:00etara. Guztira, 9.5 orduko lehia bizia egongo da kiroldegian, 400 gimnastak hartuko baitute parte.
Gainera, probintzia anitzetatik etorriko dira. Hego Euskal Herriak izango du ordezkaritza gehiena, arabarrak, bizkaitarrak eta gipuzkoarrak gehituta. Alabaina, Errioxatik eta Kantabriatik (Espainia) ere bertaratuko dira klubak, aurreratu dutenez.
Bizkaitarrek izango dute ordezkaritza handiena: 13 talde. Arabatik 9 talde lehiatuko dira Aresketa, Argitzal, Bagare, Beti Aurrera, Beti Ritmica, CD Bizirik, Itzal, Ignium, Stormy eta Vita-flumen. Gipuzkoatik Ordizia eta Tolosa hurbilduko dira, Kantabriatik EDM Torrelavega, eta Errioxatik Arnado eta Santo Domingo de la Calzada.
Informazio guztia kirol klubaren webgunean egongo da eskura.