Sute larria piztu da Amurrio herriguneko eraikuntza batean

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko mar. 15a, 17:14

Sute larria piztu da Amurrioko herrigunean eraikitzen ari diren etxebizitza batzuetan. Ke zutabe altua altxatu dute sugarrek. Aiarako eta Bizkaiko Suhiltzaileak egon dira sutea itzaltzeko lanetan. Larrialdi Zerbitzuek jakinarazi dutenez, ez da zauriturik egon eta egoera kontrolpean dago.

Sute larria piztu da Amurrion, Felix Murga eta Jose Pikatza kaleen arteko biribilgunean eraikitzen ari diren etxebizitza berrietan. Ke zutabe altua altxatu dute sugarrek, eskualdeko toki desberdinetatik ikus daitekeena. Arratsaldeko 16:30ak aldera piztu da sua. Aiarako eta Bizkaiko Suhiltzaileak ari dira sutea itzlatzeko lanetan.

Ertzaintzaren Prentsa Bulegotik Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi diotenez, ez da zauriturik egon, langileak sua piztu den unean obretan lanean bazeuden ere. Oraindik ez dakite zerk eragin duen sua.

Edonola ere, 20:00ak aldera ertzainak joan dira gunetik eta dena suhiltzaileen esku uste dute, kontrolpean zutela iritzita.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide