Amurrioko natur parkeen egoeraren diagnostikoa egiten ari dira, Orain Amurrioren ekimenez

Txabi Alvarado Bañares 2023ko mar. 21a, 13:00
Aresketamendiko parkea da aztertuko dutenetako bat. / Amurrioko Udala

Oposizioko talde politikoak iazko eta aurtengo udal aurrekontuetan proposatu zuen azterketa horiek egiteko diru partidak erreserbatzea. Iragan astean egin zuten horretarako lehen bilera. 

Amurrioko natur parkeen egoeraren diagnostikoa egiteari ekin dio Udalak, Orain Amurrioren ekimenez. Azterketa horiek egiteko diru-partidak erreserbatzea proposatu zuen oposizioko talde politikoak iazko eta aurtengo udal aurrekontuetan, eta iragan martxoaren 15ean egin zuten ekimena abian jartzeko lehen bilera.

Talde politikoetako eta udalerriko hainbat elkartetako ordezkariak bildu ziren bertan, eta bigarren zita bat zehaztu dute dagoeneko, “diagnostikoaren lehen fasea hasteko”. 

Orain Amurrioren ustez, Amurrioko natur parke batzuk “hondatuta” daude edo ez dira behar bezala erabiltzen ari. “Aresketamendiko energia berriztagarrien parkeak eta Goikomendi-Kuxkumendi parkeak ez dute bisita gidaturik eskaintzen eta nahiko hondatuta daude”, azaldu du talde politikoak, “Izartzako ingurumen zentroa ez da inoiz ireki, nahiz eta hainbat elkartek erabiltzen duten espazioa, baina erabileraren erregulazio berezirik gabe”. 

Gauzak hala, parke horiek “suspertzea” izango da diagnostikoaren azken helburua. “Bioaniztasunaren kontserbazioa, haren azterketa eta garatu beharreko ekintzak funtsezkoak dira, oro har, eta, bereziki, Amurrion. Aspalditik egiten ari diren arren, beharrezkoa da gure natur eta gizarte ondarea bultzatu eta zabaltzea”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide