ARGAZKI KRONIKA

400 gimnasta lehiatu dira Aresketa Torneoaren XIV. edizioan

Erredakzioa 2023ko mar. 21a, 21:10

Amurrioko Klubeko kideek hainbat sari eraman zituzten etxera, eta Espainiako Txapelketara begira daude orain.

Asteburu bizia izan dute Amurrioko Aresketa Klubeko kideek. Larunbatean egun osoa igaro zuten Bañueta kiroldegian sartuta, Aresketa Torneoaren XIV. edizioan murgilduta. Klub ugari bertaratu ziren topaketara, eta guztira 400 gimnasta egon ziren lehian, goizez zein arratsaldez. 

Amurrioko klubeko kideak ez dira probak antolatzera mugatu. Aresketako hainbat kirolari lehiatu ziren egunean bertan, eta sari zein sailkapen esanguratsu ugari eraman zituzten etxera.

Kimuak 'Urdina' taldeak lehen postua erdietsi zuen bere kategorian eta Kimuak 'Laranja' taldea bigarren geratu zen. Benjaminetan, aldiz,  bigarren postua lortu zuen Aresketa 'Horia' taldeak. 

Banakako norgehiagoketan Ibone Morales 5. geratu zen uztaiarekin eta 4. mazoekin, eta 3. postua erdietsi zuen sailkapen orokorrean. Irene Larrazabalek 5. saria eskuratu zuen pilotarekin, Elene Banderak 3. postua lortu zuen, eta Maddi San Jose izan zen pilotako txapelduna Benjamin B kategorian. Arene Ruizek 5. postua lortu zuen tresnarik gabeko modalitatean, Ane Rodriguez 4. izan zen eta Maddi San Jose, aldiz, 2. izan zen. 

Hurrengo helburua, Espainiako Txapelketa

Igandean ere ez ziren geldirik egon Aresketako kideak. Amurrioko klubeko kide asko Euskadiko Txapelketako Lehenengo fasera joan ziren, maiatzean Espainiako Txapelketarako txartela lortzeko.

Jon Rivera izan zen horietako bat. Gimnasta gaztea lehena geratu zen Bañueta kiroldegian mazoekin eta uztaiarekin, eta apirilean jakingo du Espainiako Txapelketara joateko aukera duen edo ez. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide