AURKEZPEN EKITALDIA

Leticia Jimenez izango da Guk-Elkarrekin Podemos koalizioaren zerrendaburua

Izar Mendiguren Cosgaya 2023ko mar. 28a, 10:54

Prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean Amurrioko Kultura Etxean Leticia Jimenez Guk Bai-Podemos koalizioko zerrendaburua aurkezteko. Aurreratu dutenez, Beatriz Izagirre izango da zerrendako bigarrena.

Guk Elkarrekin Podemos izango da Leticia Jimenez alkategai izango duen koalizioaren apustua. Hain zuzen, Guk Bai taldekoekin lotura izango du Elkarrekin Podemosek, nahiz eta beste "alderdi progresista" batzuekin ere osatzen ari diren zerrenda, Ezker Batua kasu. 

Gaur goizeko hamarretan egin dute zerrendaburua aurkezteko ekitaldia Amurrioko Kultura Etxean. Leticia Jimenez izango da euren alkategaia, eta Beatriz Izagirre izango du bidelagun bigarren postuan. Aurreratu dutenez, zerrenda ixten ari dira; eta beranduago aurkeztuko dute hautagaitza osoa.

"Ongizatedun herria, Amurrio erakargarria nahi dugu. Positiboki eraikitzen jarraituko dugu tokikotasunetik", azpimarratu du Beatriz Izagirre zerrendakideak

Lan-lerro batzuk ere azaldu dituzte ekitaldian, 2023-2027 lege-agintaldian eragin nahi dituzten aldaketen berri emateko. Horien artean daude komertzioa sustatzea, edota garraio publikoa hobetzea: "Ez dugu bus geltokirik, markesina soil bat baino ez; zeinetan goizero 30 lagun dauden hotza pasatzen edo bustitzen". 

Osasun sisteman eta baliabideetan ere sakondu nahi dute. Gazteriari begira, emantzipatzeko dauden arazoak mahaigaineratu dituzte. Funtsean, nabarmendu dute "ongizatedun herria" nahi dutela, Amurrio erakargarria.

Beatriz Izagirreren hitzetan, maila guztietan egin nahi dute politika: "Leticia Jimenezekin osatutako tandemean gure ingurunea aberastea nahi dugu. Positiboki eraikitzen jarraituko dugu tokitik, globaltasunak kabida izanik".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide