Larunbatean 18:00etan bilera informatiboa egingo du Santa Vera Cruz Amurrioko kofradiak, Aste Santuko erlijio ospakizunak antolatu ahal izateko. Hauxe Da udal aldizkarian aitortu dutenez, "SOS deia da, apirilaren 2an hasiko baitira Aste Santuko prozesioak Igande Erramuarekin". Zentzu horretan, parte hartzeko deia zabaldu dute.
"Jendea behar dugu prozesioetan ateratzeko, bestela ekitaldi hauen garapena galtzeko arriskua dago", azpimarratu dute. Erantsi dutenez, parte hartzeko ez da beharrezkoa kofradea izatea, "gogoa edukitzea bakarrik. Kofradiak eskaintzen ditu arropa eta prendak (tunikak eta abar)".
Izena emateko larunbateko bilerara bertaratu behar dute interesdunek, 18:00etan Katekesi aretoan gauzatuko dena.