Oharra zabaldu du LABek Destilerías M. Acha enpresan azken hilabeteetan egiten ari diran “kaleratze arbitrarioak” salatzeko. Sindikatuaren arabera, hiru langile kaleratu dituzte azken hilabeteetan, “lanpostu horiek oso epe laburrean amortizatuz”.
Oharrean nabarmendu dutenez, langileak “oso haserre” dauden zuzendaritzarekin jokabidearekin, “justifikaziorik gabeko erabakiak” hartzen ari dela argudiatuta. “Kaleratze horiek apainduz, benetako interesak ezkutatzen ari dira, eta langileei beldur mezua bidaltzen. Izan ere, azken kaleratuak, hilabete bajan egon ondoren, lanera itzuli eta kaleratze-gutuna jaso zuen lau egunen buruan”.
Gauzak hala, LABek “neurrigabekotzat eta funtsik gabekotzat” jo du enpresaren jarrera, eta aurreratu du “dagozkion legezko neurriak” hartuko dituela. “Baina, aldi berean, enpresako plantillak elkartasuna adierazi nahidie kaleratutako langileei, eta argi utzi nahi du ez dutela onartuko modu arbitrarioan eginiko kaleratzerik”.
Amurrion dagoen enpresa historikoa da Destilerías M. Acha enpresa eta 12 langile baino gehixeago ditu gaur egun.