Amurrioarrek Des voisins, si différents ('Auzokoak, hain desberdinak') proiektua landu dute Lycée Ernest Ferroul zentroko ikasleekin eta hango ordutegi, ohitura eta espaziora ohitu behar izan dira.
Egitasmoaren helburua izan da ikustea zeintzuk diren bi kulturen arteko ezberdintasunak. Geografiari dagokionez, Carcassonne eta Toulouse hiriak ezagutu dituzte, bertako gastronomia, eraikinen berezitasunak, historia eta beste hainbat bitxikerirekin batera.
Esperientzia positibotzat jo dute bizitakoa eta bi ikastetxeen arteko lotura sendotu dute, gainera.