Dantza erakustaldiak, erromeriak, motorrak eta txirrindulariak izango dira nagusi San Jose jaietan

Izar Mendiguren Cosgaya 2023ko api. 5a, 06:00

San Joseko jaiak izango dira apirileko azken asteburuan. / Aiaraldea.eus

Apirilaren 29tik maiatzaren 1era luzatuko dira Amurrioko San Jose auzoko jaiak. Egitaraua aurkeztu berri du Jai Batzordeak

20 ekintzek osatuko dute San Jose jaietako egitaraua. Apirilaren 29an hasiko dira, 11:00etan balkoi eta leihoen apainketa deialdiarekin. 12:00etan jaurtiko dute txupina, eta jarraian abiatuko dute trikipoteoa. Ohi gisa, babarrun jan herrikoia izango dute eguerdian, eta Saratxaga taldearekin dantzaldia egingo dute segidan. Hala, arratsaldean Euskadiko Trial Txapelketa jokatuko da San Roken, 16:00etan. 18:00etan, berriz, buruhandiak izango dira protagonista, eta 19:00etan Aiara Dantza Taldekoen emanaldiak hartuko du lekukoa. Gaueko eskaintza, berriz, Zirkiñik bez erromeriak eta DJ Esmederrek osatuko dute.

Igandean, apirilaren 30ean, Akelarre txarangak esnatuko ditu kaleak, 12:30ean. Hurrengo ekintza, baina, arratsaldean izango da, 17:30ean gauzatuko baitituzte haurrentzako tailer eta jolasak. 18:30ean, aldiz, Kuskua elkartearen eta Aresketa Gimnasia Erritmikoaren txanda izango da; eta 19:30ean flamenko musika kontzertua eskainiko dute La piti por rumbas eta Los primos taldeek. Domeka borobiltzeko, Extremoduro, Platero y tu eta Marea taldeen tributua den Hay poco rock&roll taldea oholtzaratuko da.

Astelehenean, txirrindularitza lasterketa klasikoa jokatuko da, 11:00etan abiatuko dena San Jose auzotik. 12:30ean meza egingo dute, eta 13:00etan bermut girotua, Cigarette Break taldearen eskutik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide