Gasteizko Gizarte Arloko 4. epaitegiak erabaki du garbiketako langile batek hartutako baja luzea -2020ko irailaren 11tik 2022ko martxoaren 4ra bitartean- lanpostuan izandako eztabaidaren ondorioa izan zela. Hau da, behin-behineko ezgaitasuna lan istriputzat jo du epaileak.
CCOO sindikatuak zabaldu duenez, hezkuntza sistemako garbitzaileak eztabaida izan zuen Zabaleko ikastetxeko zuzendariarekin, udal aparejadorearen eta ikasketa buruaren aurrean. Antza, zuzendariak azalpenak eskatu zizkion gela baten garbiketari buruz, kexa bat jaso ondoren.
Talkak "aire faltaren sentsazioa eta hitz egiteko zailtasunak" sortu zizkion langileari, zeinak urte eta erdiko baja hartu zuen gertakariaren ondoren.
CCOOk epaia baliatu du garbiketaren sektoreko langileak animatzeko, salaketak jar ditzaten gehiegizko lan kargengatik eta horrek eragiten duen presioagatik. Sindikatuak, halaber, salatu du kasu askotan behargin horiek azpikontratatuak direla.