Amurrioko toki enblematikoak margotu dituzte Juan de Aranoa Eskola Artistikoko 8 eta 16 urte arteko 25 ikaslek. Izaskun Ibarretxe irakaslearen ilustrazio digitalak hartu dituzte gazteek oinarritzat, bilduma osatzen duten 35 pieza akrilikoak sortzeko.
Erakusketa ikasturtearen amaierara arte egongo da ikusgai Kultur Etxeko sarreran.