Amurrioko EAJko hautagai guztiak aurkeztu dituzte

Erredakzioa 2023ko api. 18a, 21:13

“Pertsonen zaintzarekin konprometitutako udalerri baten aldeko apustua” egingo dutela iragarri dute jeltzaleek gaurko agerraldian.

Agerraldia egin du Amurrioko EAJk gaur arratsaldean Elexondo pasealekuan. Txerra Molinuevo Laña alkategaiak hartu du hitza bertan, eta banan bana aurkeztu ditu maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako prestatu duten zerrendako gainontzeko kideak. 

Hauek dira hautagai guztiak:

1. Txerra Molinuevo Laña
2. Estibaliz Sasiain Furundarena
3. Imanol Llano Hernaiz
4. Naiara Barallobre Salcedo
5. Monika Arbaiza Beitia
6. Ixone Saratxaga Ibarretxe
7. Beñat Busquet Ugarte
8. Arantzazu Saratxaga de Isla
9. Julen Sasiain Abin
10. Paula Barceló Balado
11. Eduardo Saratxaga Isasi
12. Arantza Picón Santamaría
13. Alberto Artetxe Vicente
14. Marisa Vitorica Aldama
15. Jokin Bardeci Guzman
16. Edurne Elorza Gómez
17. Juan Luis Perelló Zabala
18. Josune Irabien Marigorta
19. José Luis Tellería Larrea
20. Tere Ramos Pinedo

Molinuevo pozik azaldu da aurkeztutako hautagai zerrendarekin. “Etorkizuneko proiektu batekin konprometitutako talde izugarri batez inguratuta aurkezten naiz. Profil eta adin desberdinetako pertsonekin; gazteenen gogoarekin eta beteranoenen esperientziarekin”, ziurtatu du egungo alkateak. 

Datorren legealdirako konpromisoak ere aurreratu ditu zerrendaburuak. Pertsonen zaintzan jarri du bereziki arreta, eta nabarmendu du “herri feminista, jasangarria eta bizia” bultzatuko duena, “gure bizi-proiektua hemen garatzen jarraitu ahal izateko beharrezko aukerak eskainiko dituena”. 

Ildo horretan, Molinuevok aldarrikatu du pertsonak egon behar direla udal politiken erdigunean. “Azken urteotan egin dugun bezala, udal hurbila, eraginkorra eta gardena izateko lan egingo dugu, betiere pertsonak ardatz izanik eta partaidetza sustatuz”. 

Hauteskunde programari dagokionez, alkategaiak aurreratu du “zerbitzuak eta instalazioak hobetzeko, trantsizio energetikoa bultzatzeko eta politika feministak ezartzen jarraitzeko” asmoa dutela. “Kalean egoten jarraituko dugu, Amurrioko bizilagunei entzuten, guztiok garelako gure herriaren etorkizuna. Amurriok aurrera egiten jarrai dezan gure etorkizunean lan egiteko konpromisoa hartzen dut”.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide