Urtero legez, 'Poetak maiatzean' egitasmoa antolatu du Amurrioko Kultura Arloak. Maiatzaren 8an pilatu dituzte ekintza guztiak. Hain zuzen, nazioarteko poeten topaketa egingo dute, La Casona eraikinean. Hitzordua 19:00etan izango da, eta lau olerkari ezagun bertaratuko dira, aurreratu dutenez:
- Natalia Jaramillo (Kolonbia)
- Mireya Ortega (Ekuador)
- Laura Hernandez (Mexiko)
- Alondra Badano (Uruguai eta Panama)
- Alicia Choin (Granada)
Ekitaldia doakoa eta irekia da. 2020. urtean Amurrioko literatura taldeak ere hartu zuen jardueran parte, ikus-entzunezko baten bidez: