Bihar hasi eta asteburu osoan zehar luzatuko dira Artomañako jaiak

Jone Gartzia Gerra 2023ko api. 20a, 14:45

Asteburuko protagonistak txahal errea eta musika izango dira Artomañan. / Aiaraldea.eus

Urtero legez, artomañarrek San Jorge eguna ospatuko dute. Jaia, ordea, ez da apirilaren 23ra soilik mugatuko; ostiraletik igandera askotariko jarduerak prestatu baitituzte guztien gozamenerako.

Bihar bertan, apirilaren 21ean, txupinazoarekin emango diete hasiera Artomañako San Jorge jaiei. 20:00etan jaurtiko dute lehen suziria eta 22:00etan pintxo-pote musikala hasiko da. Ohi bezala, 23:00etan hasiko dira txahala erretzen.

Hurrengo egunean, larunbatean, Eusko Labeldun txahala dastatzeko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek 14:00etatik aurrera. Pintxoa 2,50 euroan salduko dute eta bildutako dirua AEFAT ataxia telangiectasia gaixotasun arraroa duten pertsonak babesteko elkarteari emango diote.

Arratsaldetik aurrera musika izango da nagusi, baina janak ere izango du bere tokia. 17:00etan hasiko da DJ Juanma herria girotzen eta 21:00etan txokolatea dastatzeko aukera egongo da. Hortik aurrera, musika eta dantza izango dira Artomañako protagonistak; 23:00etan Gaurgi taldeak dantzaldia eskainiko du eta 02:00etan DJ Juanma itzuliko mahai soinura festazaleak dantzarazten jarraitzeko.

Larunbat gauean doako autobus zerbitzua egongo da Amurriotik Artomañara joan eta itzultzeko.

Gau horretan, gainera, doako autobus zerbitzua jarriko du Amurrioko Udalak Amurriotik Artomañara joan eta itzultzeko. 23:00etan abiatuko da autobusa Amurrioko Telefonicaren egoitza zaharretik eta 04:00etan egingo du itzulerako bidaia. Txartelak Kultura Etxean jaso ditzakete 16 eta 30 urte bitarteko gazteek.

Biharamunean, San Jorge egunean, haurrentzako jolasak egongo dira 11:00etan eta 13:00etan, urtero legez, San Jorgeren omenezko meza santua. Arratsaldean jai giroak jarraituko du Koldo eta bere trikitiak lagunduta, 17:00etatik aurrera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide