Ehunka lagunek bete dute Amurrioko plaza Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren absoluzioa eskatzeko

Aitor Aspuru Saez 2023ko api. 26a, 20:50

ANkerkeriari Stop! plataformak deitutako elkarretaratzean ehunka lagun batu dira Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren absoluzioa exijitzeko, gaur berrikusi baititu bere epaiketaren helegiteak Auzitegi Gorenak.

Ehunka herritar elkartu dira gaur 19:00etan Amurrioko Juan de Urrutia plazan eginiko elkarretaratzean. Mobilizazioa ANkerkeriari Stop! plataformak deitu du, Auzitegi Gorenak gaur berrikusi baititu defentsak zein fiskaltzak aurkeztutako helegiteak Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteen kasuaren inguruan.

Plataformak "ametsgaiztotzat" jo du bi gazteen kontrako epaiketa eta gogoratu du bost urte bete direla atxilotu zituztenetik. Tarte horretan sei hilabetez egon ziren espetxean, duela bi urte epaitu zituen Entzutegi Nazionalak eta geroztik egon dira behin betiko epaiaren zain.

Izan ere, Angela Murillok lau urteko espetxe zigorra ezarri zien, “helburu terroristarekin lehergailuak egiteko elementuak gordetzeagatik”. Fiskaltzak zortzi urteko zigorra eskatzen zuen eta defentsak, aldiz, absoluzioa.

Egungo egoeraren aurrean, eta aintzat hartuta Barbado eta Zelaia edozein unetan espetxeratu ditzaketela, plataformak elkartasun jardueretan parte hartzeko gonbidapena zabaldu du: "Orain inoiz baino gehiago, hurrengo deialdietara adi egon eta Auzitegi Gorenaren sententziak dakarrenari erantzuteko deia egiten dugu".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide