Auto istripua jazo da gaur eguerdian A-625 errepidean, Amurrioko sarreran, 12:30ak aldera. Bi autok elkarren aurka egin dute talka; baina, Ertzaintzak jakinarazi duenez, ez da zauriturik egon. Trafikoa moztu egin dute errail batean eta polizia ari da autoei bide ematen.